
Gaurtik eta urriaren 6ra arte klubeko txapelketan izena emateko epea zabalik dago. Aurreko urteetan bezala, bizpahiru talde osatuko dira, parte hartzaileen kopuruaren arabera. Taldeak elo puntuazioaren arabera osatuko dira. Astero partida bat jokatu behar da eta joko erritmoa hauxe izango da: 90 minutu jokalari bakoitzeko, gehi 30 segundo jokaldi bakoitzeko. Interesdunek klubaren postara mezu elektronikoa bidali behar dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario